ZARATETXEA ERAKUSKETAK
Uztailaren 12tik Irailaren 25era
​
Uztailaren 12tik 31era. Pintura: Iñaki Epelde
​
Abuztuaren 5tik 14era. Eskultura: Gillermo Olmo
​
Abuztuaren 19tik 28ra. Argazkigintza: Julian Auzmendi eta Jose Luis Solana
​
Irailaren 2tik 11ra. Eskultura eta pintura: German de los Rios eta Arantza Orbegozo
​
Irailaren 11tik 25era. Historia: Zarate eta Mikeletek
​
ORDUTEGIA:
Ostiraletan arratsaldeko 6,00etatik 8,30etara
Larunbatetan goizeko 11,00etatik eguerdiko 1,00etara eta arratsaldean 6,00etatik 8,30etara
Igandetan goizeko 11,00etatik eguerdiko 1,00etara
BISITA GIDATUAK:
Igandeetan goizeko 11etan
Taldeak aurrez jakinerazi
Kontaktua: Telefonoa : 615 743 760

Iñaki Epelde
Uztailaren 12tik 31arte

Hiru urte badira Iñaki Epeldek utzi gintuela. Denbora pasa egiten da eta Tolosako eta Euskal Herriko arte eta kultur aktibitatea ez da gelditzen. Baina batzuetan geldiune bat egin behar da pentsatzeko. Zergatik gaude hemen? Non gaude? Noruntz goaz? Pertsona askoren lan eta esfortzuarengatik eta bere gogo berritzaileagatik gaude hemen. Garai zailak dira, baina gurea da ardura. Ideia eta proiektu berriak behar ditugu, egiteko eta komunikatzeko modu berriak. Erronka berriei eta garai berriei ezin diegu aurre egin betiko errezetekin. Etorkizuna asmatzen ari gara. Iñaki hemen egongo litzateke, gurekin.
Gaur Iñaki Epelderen koadroak dakartzagu Zaratetxera. Horietako batzuk lehen aldiz erakusten dira publikoki. Neurri handiko lanak, kolorez eta indarrez beteak, Epelderen ohiko lan lerroa agertzen diren lanak nahastuz. Heldutasun barea erakutsiz eta aldi berean marra indartsu eta iradokitzailea mantenduz. Kolorea erabat menderatuz. Bide berrien bilaketa hasten duen beste lan batzuekin. Tonu berriekin, okreak eta lurrak. Konposizio eta elementuen disposizio berria. Guzti honek berriro Epelderen irudizko mundura eramaten gaitu. Gaur Iñaki pozik egongo da
​


​
anitzeko artista, Bizkaitik datorrena eta duela hamar urte baino gehiago Amezketan bizi dena. Erakusketa honetan pintura eta eskultura eskaintzen digu. Ohiko aretoetan erakusteko zaletasun handirik ez duen artista da, naturaren maitale handia. Zaratetxek Olmoren lanaz gozatzeko toki egokia dirudi, Azken mugako aire libreko erakusketa iraunkorretik metro gutxitara. Hemen neurri handiko bere hiru lan ikus ditzakegu, bere obraren ikuspegi orokorra osatuz.
Egur, paper, burdin eta harriz egindako lanak, naturari eta gure herriaren historiari lotutako materialak, beraiei lotzen gatzaizkienak, baina hizkuntza berriarekin, artearekin ibiltzeko bide berriak esploratuz. Material bakoitzak prozesua bera eta azken emaitza markatzen eta baldintzatzen du, baina Olmok bakoitzetik adierazpen aukera gorenak lortzen ditu.
Guillermo Olmok hainbat proiektu kolektiboetan eta parte-hartzailetan izan da, Azken mugako bultzatzaileetako bat izanik. Diziplina anitzeko eta parte hartzeko ekimena izan da eta naturan bertan egiteko. Horregatik Olmo oso eroso aurkitzen da proiektu honetan.
​
Guillermo Olmo
Abuztuaren 5etik 14ra.



Azkaraten eta Betelun jaioak, Legazpira joan ziren bizitzera aspaldi, baina bailararekiko harreman estua galdu gabe. Malloak eta Aralar. Aurkezten dituzten argazkiek herri hauetako mendietako paisaiak eta jendeak biltzen dituzte, natura gainezka eta bertan bizi diren pertsonak, batasuna osatuz, armonian. Jendea bizi den behealdean eta goialde erabat basatian, ia helezina. Paisaia ederrekin bere argazkietan eskaintzen dizkigute. Solanak, paisaia-pintore eta naturazalea, Aralarko eta Malloetako sekretu eta txokoak ezagutzen ditu, mendiko argazkigintzak esperientzia handiarekin, gaur egungo erreferentea izatera iritsiz. Eta Eizmendik naturarekiko pasioa partekatzen du Solanarekin, argazkigintza sozialagoa eginez, alde gizatiarra gehiago sentituz bere lanetan.
Julian Auzmendi eta
Jose Luis Solana
Abuztuaren 19tik 28ra.


German de los Rios eta
Arantza Orbegozo
Irailaren 3tik 15era.
German de los Riosek eta Arantza Orbegozok aretoa partekatzen dute, elkarri osagarri izanez. Arantzak alde gizatiarra jartzen du, bere erretratuekin, bailarako edo urrutiko jendeak, baina hunkiberatasun karga handiarekin guztiak, bizitzak egiten dituen orbainak erakutsiz, baita haur behartsuen aurpegietan ere, merezi duen sentsibilitatez eta errespetuz, teknika oso landutik, baina Arantzak ohikoa duen xumetasun eta freskotasunetik. German de los Riosek eskulturak jarri ditu aretoan, pieza geometriko eta organikoekin betez espazioa, pisutsuak eta sendoak, material zurrun eta gogorrekin, metala eta harria, kontzesiorik gabe. Airetik zintzilik dauden harri eta altzairu blokeak, flotatzen, grabitateari aurre eginez, material hauei ez duten arintasuna emanez eta orden naturala desitxuratua, desberdina eta kontraesankorra aurkeztuz.
​
german de los rios arantxa orbegozo eskultura/pintura erakusketa.
irailaren 3tik 15era, zaratetxea.
inaugurazioa. larunbata 3.
arratsaldeko 6etan.
ordutegia: ostiraletan arratsaldeko 6,00etatik 8,30etara.
larunbatetan goizeko 11,00etatik eguerdiko 1,00etara eta arratsaldean 6,00etatik 8,30etara.
igandetan goizeko 11,00etatik eguerdiko 1,00etara


Germán de los Ríos, Bilbao 1974, autodidacta, su obra está marcada por la propia investigación y su trayectoria personal, intentando siempre envolver y sorprender al público que presencia sus trabajos, con una escultura que se fusiona tanto con la naturaleza como con lo urbano, la cual no deja indiferente al espectador, invitándole a percibir nuevas sensaciones visuales. al margen de sus gustos estéticos o artísticos, arte joven, nuevas formas para un mundo cambiante.
Arantza Orbegozo artista multidisciplinar, nacida en Tolosa y vecina de Atallu, repartiendo su vida a los dos lados de Aralar, pintora y artista multidisciplinar de reconocido prestigio y una larga trayectoria profesional, con gran cantidad de exposiciones por todo el mundo. El factor humano forma parte de sus obras, adquiriendo un protagonismo que marcan de manera decisiva sus obras y proyectos.



Mikeleteak eta kontrabandistak, Zarateko historiak.
Irailaren 17tik 25era.

Zarateko Igarobidea Gipuzkoa eta Nafarroa artean igarotzeko ohiko puntu nagusienetako bat izan da Historian zehar, Bedaio eta Azkarate tartean. Bere inguruetatik artzainak, merkatariak, nekazariak, langileak, … pasa izan dira. Igarobidea bi isurialdeetako bizilagunen topagunea izan zen, ospakizunak, jaiak, apustuak, erromeriak, adostasun sinadurak, etab. ospatzen zirelarik bertan, baina era berean baita desadostasun eta liskar gunea ere.
Zaratek bi lurraldeen arteko muga adierazten du, Erdi Arotik bi jurisdikzio administratibo desberdinen parte direnak. XIII. mendetik aurrera gaur egungo muga marrazten hasten da, hurrengo mendeetan zehar borrokaldi, lapurreta eta eraso, eta etsaien erasoaldien antzeztoki bihurtuko dena, garaian “Frontera de los Malhechores” izenarekin ezagutzerainokoa. XVI. mendetik aurrera liskar horiek desagertzen dira baina ez bi aldeen arteko borrokaldiak, eta bata bestetik metro eskasetara bizi arren, maiz bi errealitate desberdin bezala bizi izan dira, elkarri bizkar emanez.
Mikeleteen Etxe eta Kuartela, Zarateko zonaldeak jasandako mugimendu garrantzitsuaren lekuko izango da. Segurtasun-indar hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zituen 1839an, Lehen Karlistada amaitutakoan, Zaindari-Gorputz (“Cuerpo de Celadores”) izenarekin. Ordena publikoa zaintzera, kontrabandoa eta lapurrak jarraitzera eta foru-zergak kobratzera zuzenduta zegoen. Hori dela eta Gipuzkoako lurraldearen igarobide nagusi eta muga diren mendateetan ezarri ziren. Bere historia ezabapen eta berrantolaketa ugariengatik nabarmentzen da, 1937an ofizialki deuseztatu zirelarik nahiz eta lekukotasuna mantendu berez Ertzaintza sortu arte. Zaraten bertan egoteak pasadizo ugariren xede izan zen, gaur egun oraindik Kuartel zaharraren aztarnek xuxurlatzen dizkigutenak, eta Azken Muga ekimenaren bitartez prestatzen dagoen memorian jasotzen ari direnak.
​
Alfredo Moraza









