














Lamien dorrea Guillermo Olmo
Mugak jartzera jende arrotzak iritsi eta zein alde bateko eta zein besteko erabaki baino lehen, leku hauetan bizi zirenek espazio hau animalia eta landareekin partekatzen zuten. Bizitza bera zen muga bakarra. Lurra gurea izan baino askoz lehenago, gu berea ginen. Leku urruti batetik lur hauetara jainko bat ekarri baino lehen, biztanleek bere sineskera propioak zituzten, lamia eta botere handietako animaliekin elkar bizituz, Mariren kobazuloaren ondoan. Beraientzat, Lamien dorrea.
Harriloreak German de los Rios
Aralarren muga batek lurraldea zatitzen du, baina naturari berdin zaizkio gizakiek sortutako lerro zentzugabeak, kode oso desberdinez gidatzen da. Mugaren bi aldeetan eguzkiloreak loratzen dira eta orain Zaraten harriloreak, haiek bezala klima gogorrean eta aurkako baldintzetan, lurretik ordenarik gabe sortuz, ausaz, bisitaria ustekabean harrapatuz.
Lurretik modu organikoan altxatzen diren harri multzoak, bizitza duten landare elementuak gogoraraziz, harri arinak, airetik zintzilik, grabitateari aurre eginez eta kolore deigarriak erakutsiz, loratze une hoberenean dauden zuhaitzak bezala, ordena natural desitxuratua erakutsiz, desberdina eta kontraesankorra.
No existe Alex Morlotez
Ez dago horren frogarik, arrotz batzuk etorri ziren, besterenak diren gauza batzuk jarri zituzten, bitxiak ziren, ez genituen ulertzen, agian modernitatea zen, gauza arraro horien ondoan pasatzen ginen eta ez genituen ikusten, agian ametsa izango zen, zertarako alferrik lan egin, guk basoa besterik ez genuen ikusten, mendia, bizilaguna, ezkontzak, festak, lana, animaliak, euria, etorri ziren atzerritar horiekin zer sentsazio genuen, hori gure hizkuntza hitz egiten zutela, alferrik lan egiten zutela, zein arraro diren.
Beti gezurra izan da, gurekin ez dute sekula kontatu, hemen bizi garenok, ez dakigunok zein bizi den alde batean eta zein bestean, hitz horiek ez daudelako gure ametsetan.
Aulkia Guillermo Olmo
Eguneroko elementua, gure bizitzan zehar oso presente dagoena, ikusteaz ohituta gaude eta oharkabeko pasatzen da. Bi faktore aldatuz, neurria eta kokalekua, gure harremana elementu horrekin erabat aldatzen da, denbora batez kaskarrak gu izatea lortuz, harridura eta kontraesana eraginez. Harridura eta kontraesana erabili dira Azken muga proiektuaren aurkezpenean Aralarreko bi aldeetako herrietan, bozgorailu eta erreferentzia lana eginez, jendeak elkartuz, bere inguruan eseriz denok.
​
Aizeparta Jabier Olaizola
Pago baso baten erdian, zuhaitzetatik zintzilik dauden enbor formazioa agertzen da. Bere antolaketa homogeneoak harridura sortzen du mugaren beste aldera baimenik gabe inor ez pasatzeko arduratzen diren gizonen artean. Beraiek ematen dituzte beharrezko dokumentazioak horretarako. Itxuraz arriskurik ez duen gailu baten aurrean ez dago zeresanik. Zaindariek tramankulu bitxi hartatik alde egiten dutenean, haur bat inguratu eta txalaparta soinua egiten du egur zati batekin. Bere soinuak basoan zabaltzen dira, muga zeharkatuz eta beste aldeko jende eta abereengana iritsiz. Hauek bai, ulertzen dute txalapartaren soinua, baimenik gabe.
Sarea Arantza Orbegozo
Armiarma-sare soil eta ahul bat muga gisa, alde hau eta bestea elkartzen edo banatzen gaituen sare gisa, hauskor eta sendo, janaria ematen digu… gurutzatzen dut edo ez.
Oraingoan armiarma-sarea neurriz gora ondo egina dago, erraldoi eginez, material organikoekin…
Eta armiarma? Eguzkiloreak, lur honetarako talismana, babestuko gaitu.
​
Horma Egoitz Iñurrita
Ez dago horren frogarik, arrotz batzuk etorri ziren, besterenak diren gauza batzuk jarri zituzten, bitxiak ziren, ez genituen ulertzen, agian modernitatea zen, gauza arraro horien ondoan pasatzen ginen eta ez genituen ikusten, agian ametsa izango zen, zertarako alferrik lan egin, guk basoa besterik ez genuen ikusten, mendia, bizilaguna, ezkontzak, festak, lana, animaliak, euria, etorri ziren atzerritar horiekin zer sentsazio genuen, hori gure hizkuntza hitz egiten zutela, alferrik lan egiten zutela, zein arraro diren.
Beti gezurra izan da, gurekin ez dute sekula kontatu, hemen bizi garenok, ez dakigunok zein bizi den alde batean eta zein bestean, hitz horiek ez daudelako gure ametsetan.
​









Muga Ramón Cabestany
Muga lerro hauskor, ezegonkor, eta arriskua da.
Klima, landaredi edo paisaiak era armoniko eta naturalean banatu ditzakeen edo kupidarik eta arrazoirik gabe, pertenentzia, afektu edo eremuak artifizioak eta giza berekoikeriak banandu ditzakeen esaera anitzeko marra da Muga.
Bere hankapean dagoen guztiaz ezer jakin gabe doa oinez gizaki axolagabe eta inoxentea marra hauskor ezegonkor eta arriskutsuan zehar