
Inaugurazioa
Uztailak 12. Arratsaldeko 7etan



Aurreskua Ibarrako Alurr Dantza Taldeako dantzariekin
Pello Olano eta Rexu Balerdi aulkiren gainean dantzan.
Alegiko Txintxarri Abesbatza.
Aguraingo gaiteroak.
Bertsolariekin Bixente Gorostidi eta Oskar Eztanga.
Iñaki Epelderen erakusketako inaugurazioa
Aulki erraldoia plazaz plaza dabilela jada bi hilabete paseak dira herritar eta inguruetakoek, behin eta berriz galdetu dute: Ze demontre dek hori? Dantzari, trikitilari eta bertsolarien laguntzaz, tokian tokiko kazet heri ordezkariek lagundu dute jarduna lau haizeetara jaialdiaren berri ematen. Hemen da San Fermin jaien ondarrean Zarateko Lepoan uda osoko jaialdiaren aurkezpena. Askorentzat, proiektu handinai eta txoriburua, beste batzuentzat jakinnahiak jota herriduraz hartutako proposamena. Lan-taldean bildu diren inguruko herritako zenbaitzurentzat berriz ilusioa.
Astearte arratsaldea, giro motela, Azkarate ete Bedaio aldetik oinea abitutako jendeak eman dio hasiera lehenik Zaratetxen izango direnetariko lehen erakusketari. Zendu berri den Iñaki Epelde artista tolosarraren margo erakusketa koloretsua. Garai bateko Araxesko mankomunitateko zabortegiaren eraikin berreskuratua izango da Aralarko galería preziatua ondorengo hilabeteetan eta honen luzapena inguruko baso eta larreak. Bertan eman zaio ofizialki irekiara ere aire libreko mugalko eskultura eta arte erakusketa harrigarriari, hori bait da jendeak adierazten duena. Araiako albokariek ozen jo dute aulki ingurura urbiltzeko gonbiteaBasoko bazterretan ikus daitezkeen proposamen anitzak tarte baterako utzi eta Bixente Gorostidi eta Oskar Estanga bertsolarien agurra jaso du entzuleak. Alurreko dantzarien agurra, Txintxarri Abesbatzaren doinuak, Rexu Balerdiren fandangoa eta albokaren soinu sorgindiareko zintzur bustitzea. Hasiera bikaina, ordea, nola burutuko ote hiru hilabeteetan zehar ospatuko ote, omen den jaialdi hori?





Herri Kirol Eguna
Uztailak 25.
Parte hartu dute:
Amezketa
Betelu/Araitz Harana
Altzo
Alegia
Alegi, Altzo, Amezketa eta Araxes bailarako gazteek izan ziren txinga, sokatira, korrika, mugalari, oskol bilketa eta tronza jarri zituzten herri kirol jokuak.
Musika ere ez zen falta izan eta nafarro aldetik Aralar musika eskolakoen eskutik trikiti doinuak alaitu zuten bazkalaurre eta bazkal ondorengoa.
Azkenik, festari amaiera emateko mahai inguruan bildu ziren 150 lagunek paila handi bat dastatzeko aukera izan zuten Zarate gaineko pagadi azpian.





​
​
Abuztuan, uda saoi bete eta epelean, Mailoen magalean, Euskal Herriko bi jazzlari ezagunenetarikoak entzuteko irrikitan dozenaka lagun. Taldetxoetan banatuak: hemen familia osoak, bestean lagun kuadrilak. Batzuek pago lerdenen enborren gerizpean eserita, belar xamurretan erdi etzanik asko, haurrak ere adi, ondo antolatutako zenbait etxetik ekarritako hondartzarako aulkietan ere bai. Ondoan atondutako tabernatik zerbeza eta freskagarriak eskuz esku. Halako batean hasi da aurkezpenean Tejada jauna, Intzako Dorrea bera ere so duelarik. Bachen doinuekin jolasean hasi orduko, isiltasuna da nabari arrats ederra gorrituz doan einean. Denbora eten eta saxoaren eta kontrabajuaren doinu borobilez jantzi da Zarateko Lepoa. JS Bachen Goldberg identifikagarrietatik euskal kantutegira eta hemendik estandarretara. Argi teknikariak, eguzkiak, apaldu ahala gorrituz joan du ortzia oaharkabean. Bi musikariek, maisuki lortu dute entzulegoa bereganatzea. Jaialdi honetako veste hainbat ekitaldiren antzera hau ere nobedade izan dute Aralarko biztanle larre eta basoek…
- “Aria” Goldberg JSBACH
- “ 7 Bariazioa” “All Blues” kodarekin. JSBACH eta MILES DAVIS
- “Txoria, Txori” arr. G. Tejada
- “Axuri Beltza” arr. M. Andueza
- “Both Sides Now” Joni Mitchel Arr. G. Tejada
- “K´Mon” G. Tejada
- “Alice in wonderland” Sammy Fain
Andueza & Tejada Jazz dúo
Jazza Zaraten
Abutuak 12. Arratsaldeko 8etan











Erromeria
Abuztuak 20. Betelun.
​
Hain justu, Azken Mugaren aitzakian berreskuratu den ekitaldietako bat erromeria da, azkenekoz orain 90 urte inguru egin zutena. «Bi aldeak elkartzeko, festa giroko ekitaldi modura berreskuratu nahi dugu», azaldu zuen Olmok, «eta asmoa da erromeria hori hurrengo urteetan ere egitea. Azkenean, proiektuaren ikur moduan gera daiteke».
XX. mendearekin batera lurralde antolaketak aldaketa sakona jasoko du. Errepide modernoek eta piskanaka garatuaz joango den komunikabide sare berriak giza ohitura nagusiak irauliko ditu. Ordurarte ezagututako mendi lepoaren bi aldeek izaniko lotura lausotuz joango da. Orain harremanak hibaiaren norabidean, beheruntz, hiriburuetara bideratuz joango dira, Pirinioetako mugan gertatu antzera.
Ekitaldiek B plan bat izatea proposatu zen eguraldi txarra eginez gero eta hala suertatu ere. Egun horretako ekitaldia Zaraten egin beharrean Beteluko frontoian ospatuko zen eta helburuaren zati bat galdu bazen ere Araitzko herri honek sekula bizi gabeko festa giroa ospatu ahal izan zuen. Bertaratu ziren aurreikusitako musika talde guztiak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik etorriak gehienak. Goiz eresia herriko kaleetan zehar, hamaiketakoa, txistulari, albokari eta txarangak euria ere uxatu zuten eta eguerdirako bertako zein kanpotik etorritakoek giro aparta zuten plazako frontoi inguruan. Bertaratutako artzaiei omenalditxo eta tradizio bihurtuko den argazkia ere egin zitzaien.
Behin frontoi itxira bildutakoan, txalaparta eta ote jotzaileen erritmo eta bertso zaharrekin bazkaltzeko atarramendua egin zen.
Arratsaldean eta giroaren epeltasunean talde guztien babesean frontoi irekirako kalejira eta bertan Elias eta Garikanok irekitako dantzaldia. Eta hor hasi zen jendea dantzan jartzeko AIKO taldekoen trebezia igartzen. Bapatean eremua, herri dantza akademia bilakatu bait zuten, polka, schotish, balts, minué, fandango eta abarrekin. Furunda, Bikandi eta taldekide prestuek lehen Azken Muga Erromeriara etortzeko emandako erraztasunak eta emaitza bikainak azpimarratzeko modukoak dira!
Eguna boribiltzeko Garikano danborilteroak aspaldiko partez Bedaioko Ingurutxo kuttuna jotzearekin plazaren bueltan jarriarazi zituen esperientziadun bedaiotar eta veste tribuetakoak ere. Amaiera Udaberriko txarangak eman zuen Larrain dantza famatuarekin.
​
















Errezitaldia
Uda ondarrean
Irailak 3. Arratsaldeko 7etan
Mikel Urdangarin eta Estitxu Sistiaga
biolin eta piano
Tere Irastortza
olerkia
Azken Mugaren lehen sasoiak egina zuen jada bidearen puska sendoa. Haserako helburuei jarraiki, propsamen berri bat luzatzeko garaia zela argi zuen eta hórrela proposatu zitzaien, Jon Urdangarin, Estitxu Sistiaga bi musikari gazteei, eskarmentu sakoneko Tere Irastorza idazlearekin josteko moduko ohiala eraiki zezaten. Aurrekoetan bezela, Mailopeko pagadiak zeru odoltsutik zeharkatzen zituzten printzek eta ilunabar epelak jarri zuten giroak, ingurumari paregabea eskintzen zioten bertaratutako ikusentzule egarrituari. Xinpleki, bibolin eta piano doinu gozoak, barrokotik gaur egungo euskal doinuetaraino eginiko ibilbidean topo egin eta partekatuz harilkatu ziren Irastorzaren olerki intimoekin/etan. Lurrean eserita edo etzanik, entzuleok sentitu genuen lurrari itsatsia gordinki ederra zerion errelatua.






Bertso eguna
Irailak 18. Altzon
Unai Mendizabal
Mikel Artola
Andoni Egaña
Sebastian Lizaso
Iker Zubeldia
Iñigo Gorostarzu
Julio Soto
Anjel Mari Peñagarikano
Irailaren 18an bertso egunw ospatu zen Azken muga proiektuaren barruan. Zarateko basoanegitekoa zen eta bereziagoa izango litzateke again, baina eguraldik ez zuen lagundu eta azkenean Altzon egin behar izan zen. Bazkaria frontoian burutu zen eta ondoren bertso saioa Santa Barbara ermitan.Andoni Egaña, Julio Soto, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso, Angel Peñagarikano eta Iñigo Gorostarzu izan ziren bertsotan, Imanol Artolaren argindupean. Ermita jendez lepo bete zen eta leku txiki eta bilduak giro beroa sortzen lagundu zuen. Saioa entzuleriaren oso gustokoa izan zen






Et Incarnatus Orkestra kontzertuan Tolosako erraldoiekin
Irailak 24, arratsaldeko 6etan
Joan den larunbatean musikak ferekatu zituen Zarateko pagoak eta beraien artean izkutatuak zeuden Tartalo, Herensuge eta Basajaunaren zoko eta barrunbeetatik Erraldoiak dantzan agertu zitzaizkigun bertaratu ginenoi. Udazken betezko egunak ongietorri epela eskeini zigun Azkarate zein Bedaio inguruetatik Zaratera bertaratu ginenoi. Ikusi eta entzungo genuenaren irrikaz urbildu ginen. Zenbaitzurentzat Et Incarnatustarren musikak eta Tolosako erraldoien jardunak ezagunak ziztaizkigun jada baina proposamena hain zen bestelakoa!
Goizetik eta nagusiki Araitz bailarako haur eta guraso taldea gora jo ahala batu nintzaien. Behin basoan ezeri eta txikienen begirada argi eta biziek, beraien basoetan sekula ikusi gabeko musikari taldeari begirik kendu ezinda zebiltzan eta erraz hasi zuten solasa laister zuzendari opaperean arituko zen taldeko buru egiten zuen tximaluzearekin.
Pasodoble, Bals eta zenbait doinu jostalari batzuen ondoren, hara non azaldu diren pagoen nehurriko gizaki garai eta aldi berean arin eta jostalariak musikaren doinuarekin kulunkan, firin eta faran! Hortik aurrera bertan ikusitakoari buruzko azalpenak txiki gelditzen zaizkit. Musikariak ere jabetu eta saiatu ziren haurren jakinmin eta abegikortasuna doinu ederrenekin eskertzen. Hara bai festa!!
Goizeko ekitaldiaren ostean ezin arratsaldekoa galdu! Bostak aldera nabaria zen auto pilaketa eta prozesioa pagadiko anfiteatrora. Adin guztietako jende eta familiaz osaturiko taldeek bizkor amaitu zituzten sarrerako tabernatxoan zeuden garagardoak. Heundaka lagunek estali zituzten orbel gune eta pagadiko gerizpeak. Mailoek harriduraz begiratu zuten beraien magalean aspaldiko garaietan ospatu ohi ziren erromerien antzekorik edo ospa ote zitekeenaren zantzuarekin. Baina orduan ere jenden isiltasuna lagun orkestrako doinuek hego haizearen soinuarekin bat egin zuten. Orkestraren doinuek ohituta gaituzten moduan repertorio berezia eskeini zuen: erritmo herritarrak eta bereziagoak harilkaturik. Magia handituaz joan zen erraldoiak berriro ikuslearen harridura gainditzerarte. Elegantzia, lerdentasuna,erritmoa, handitasun hark zirrara eragin zuen publikoaren artean. Bibolin eta harizko sekzio osoaren lagun: Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe eta Lucia Gomezen ahotsak, Bixente Martinezen kitar kolpea, Erkki Zeberioren batería eta Juantxo Zeberioren pianoa eta hamaikatxo lagun eta hura gutxi balitz inguruko dantzari ilustreena ere hankak arin. Rexu Balerdik aurten lehendabizkio aldiz banatu zen Azken Muga jaialdiaren Garoa saria Tolosako Alkate Andere Olatz Peonen eskutik jaso eta ez zuen nagirik izan dantza erakustalldia eskeintzeko. Hortik aurrera, guztia izan zen txalo eta festa. Jakin bagenekien zerbait berezia izan zitekeela baina ezin horrelakorik pentsau ere. Bejondaiela historia eder hau asmatu eta aurrera erameteko lan egin dutenei!!
















Garo meta
Urriak 22.
​
Azkenean iritsi gara METARA! Udaberrian aulki erraldoi hark, biltzera eta elkar hartzera egin zigun gonbitea. Herriz herri lehenik eta Zaraten ondoren. Muga gainditzeko irrikitan, artearen eta hirietatik urrun, herritarren arteko lanak ekarri gaitu hona. Erakusketa, kontzertu, kirol eta festak ez du etenik izan uda sasoian. Bertakoek eta bertara hurbildu direnek elkar ezagutzeaz gain kanpotik etorri den artistarekin topo egiteko aukera izan du. Bukatzeko eta festa giroari muzin egin gabe, adinduenen eskarmentuaren laguntzaz sortu dugu jada ahanzturara kondenaturik zegoen GARO META ederra. Auzolanean, musikaren laguntzarekin alaiturik, batzuek sega eskutan, besteek berriz eskuarea harturik ikusi eta ikasi dugu zekitenen esanetik. Haur gazte eta helduek, goizetik mailopean, hamaiketako oparoa egiteko tarteari muzin egin gabe, sardekadaz sardekada osatu dugun Araitz eta Bedaioko azken metaren inguruan egin dugu dantzan elkar harturik. Datorren urtean ere AZKEN MUGAK izango duen zera lau haizetara hauspotzeko grinarekin. Mila esker hilabete guzti hauetan lanean aritu zareten guztiei!











