top of page

guillermo olmo

Diziplina anitzeko artista, Bizkaitik datorrena eta duela hamar urte baino gehiago Amezketan bizi dena. Neurri handiko eskultura eta espazio publikoetan, iragankorretan, bizietan eta naturan aritzea ditu gustuko, arteari eskainitako leku hil eta itxietatik ihes eginez. Ikuslea bere lanarekin ustekabean aurkitzea nahi du, espero ez duen leku batean azalpenak eskatzeko eskulturak ikusleari. Hainbat interbentzio iragankor eta iraunkor egin ditu Aralarren. 

German de los Rios, Bilbo 1974, autodidakta, bere lana bere ikerketak eta ibilbide pertsonalak markatzen du, bere lanak ikusten dituen publikoa inguratzen eta harritzen saiatuz. Bere eskulturak naturarekin eta hiriarekin bat egiten du. Ez du ikuslea interesik gabe uzten. Ikus sentsazio berriak sumatzera gonbidatzen du, bere gustu estetiko edo artistikoak alde batera utziz. Arte gaztea, forma berriak mundu aldakor batentzat.

german de los rios

 Ramón Cabestany

Bere lanek eszenak, mementoak, gelditasun eta lasaitasun uneak islatzen dituzte, sentsazio bizien aurreko edo ondorengo egoerak agian, ekaitzaren aurreko tentsioa edo ondorengo barealdia bezala. Figuraz betetako obra garatu du, bizi izandako “naturak”, asmatutako paisaiak eta irudizko memoria arkeologiko batetik berreskuratutako objektuak. Bere lanetan xamurtasunez, baina baita isekaz eta ironiaz ere, planteatzen ditu “naturen” handitasunaren eta jabetzen eta besarkatzen saiatzen den indibiduoaren bakardadea eta hutsalkeriaren arteko kontraesanak. 

Arantza Orbegozo

Arantza Orbegozo. Arlo anitzeko artista, Tolosan jaioa eta Atalluko bizilaguna, bere bizitza Aralarren bi aldeetan banatuz. Ospe handiko pintore eta artista, ibilbide profesional luzekoa, mundu osoan erakusketa ugari egindakoa. Giza faktorea bere lanen parte bat da, bere obra eta proiektuak erabat markatzen duten protagonismoa eskuratuz. 

Alex Morlotez

Alex Morlotez, diziplina anitzeko arte langilea, artearen adiera guztietan interesatua, naturaz eta gizarte gaiez sentsibilizatua. Bere bizitzako garai batzuk Tolosaldean pasatu ditu, Azken Muga proiektuaren bultzatzaileetakoa izanik. 

Artista gazte gipuzkoarra (Amezketa, 1982). Aurreko bi eskulturagile belaunaldiek garatutako kontzeptu, metodo eta irrikak bere garaiko ikuspuntutik lantzen ditu. Materia, espazioa eta bolumenaren garrantzia eta errespetua bezalako alderdiak bere egiten ditu. Lur honekin lotura handia du, baina gaur egungo eta gertuko hizkuntzarekin, obraren seriotasuna, formaren garrantzia eta transzendentziaren zentzua galdu gabe. Bere sena eta barne ahotsa jarraituz egiten ditu bere lanak. Artistak berak bere eskuekin bere obra egiteari garrantzi handia ematen dio, materialak sentituz, bere mugak ezagutuz eta elkarrizketa horretatik obra sortuz. 

Musikaria eta diziplina arteko artista. Errenteria, 1962. Naturari oso lotua, bertan modu armoniatsuan elkartzen ditu musika eta edozein ekimen. Natura erabat errespetatuz, bere interbentzioak iragankorrak izaten dira eta zuzenean mediotik hartutako materialekin eginak. Duela sei urte burutu zuen Urbasan gure herrian naturan elkarlanean eta modu iragankorrean egin den ekimen bakarra.  

Jabier  Olaizola

Egoitz Iñurrita

Alberto Letamendi Ordizia jaio zen eta Tolosan egiten du lan. Pintura eta eskulturaren artean banatzen du bere sorkuntza artistikoa. Erakusketa ibilbide garrantzitsua egin du hemen eta kanpoan, Japonian egindakoa nabarmenduz. Naturak eta gizakiak paper garrantzitsua dauka bere lanean, naturako materialak erabiliz gehienbat, bai pinturan pigmentu naturalak erabiliz, bai eskulturan alanbrea, burdin hautsa eta egurra manipulatuz. Baina natura aldi berean hausnarketarako eta inspiratzeko motiboa da bere lana eraikitzeko. Gizakia, giza harremanak eta honek ingurune naturalarekin duen harremana da beste inspirazio iturria. 

Alberto Letamendi

© 2016 Azken Muga Proiektua

Zarate Bidea z/g Azkarate 31891 Nafarroa

  • Facebook Clean
  • Twitter Clean

TOLOSAKO ERRRALDOIAK ZARATEN

​

bottom of page